XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Turismoaren alde Ministroek hartu dituzte erabakiakJoan den ortsegunean zonbait ministro bildu dira elgarretarat, eta turismoa lagundu beharrez deliberatu dute:
Urriaren lehenetik aintzina tatsak eta kuberta klienteri eman konduetan sartu beharko direla.
T.V.A. delakoa 6 %-etarat jautsiko da ostalerentzat, bainan tatsa gibelerat kobratzen ahalko baitute, helduko zaiote 3 %-ko tatsa baterat.
Garniturik tokatu barnek ez dute 3, 8 % tatsarik izanen.
Patantak herriko kontseiluak bortz urterentzat pagatu gabe uzten ahalko diozkate ostalereri.
Prestamuak ere, kondizione batzuetan, izaiten ahalko dituzte ekipatzeko, hogoi-ta-hamar emplegu berri bederen muntatzekotan.
Parisen gobernuak nahi ditu hotel berriak muntatu: ez omen da aski.
Prezioak hurbilago danik kontrolatuko dituzte, urriaren lehenetik aintzina.
Ostalerek beharko dituzte fakturak beti prest atxiki, ageriki ezarriz ea zerbitzua barne den.
Kanping-eko lekuak turismoaren komisarioen meneko izanen dira. Hortan ere errextasunak izanen dira: mailegu, tatsa beheititze eta holako.
Aurtengotz horiek oro berant-aire heldu dira. Ondoko urtetan baliatuko baitira, hobe segurki!